2009/12/14

ZER DA DESIOA?

Desiratzea bizitzaz maitemintzea da
maitemintzea neurri gabe desiratzea da
desiratzea plazerra bilatzea da
erronka da
itotzea da
gorria da
agortezina ... eta traidorea


desioa asegaitza da
desioa desiratu nahia da
bilatzea da
jarraitzea
bizitzaren hauspoa da
eta...
sormenaren sustraia

desiratze eza heriotza da"


MITOAK

MITOA:  Pertsona nagusiek ez dute harreman erotikorik.

ERREALITATEA: Besteok bezala, pertsona adinduek harreman erotikoak dituzte. Harreman erotikoak izateko desira eta gogoa ez dira adinarekin bukatzen halabeharrez

MITOA: Koitoaren bidez orgasmoa bizitzen ez duen emakumeak, ez dauka benetako orgasmorik, hotza da.
ERRELITATEA: Koitoa,orgasmoa lortzeko eta disfrutatzeko praktiketako bat da, baina emakumeak praktika ezberdinen bitartez bizi dezake orgasmoa eta horrek ez du hotzak direnik esan nahi.

MITOA: Hobe da umeekin sexualitateaz ez hitz egitea, jakin-mina ez sustatzeko eta jokaera erotikoak lhenago ez izateko.
ERREALITATEA: Umeek, sexualitatearen inguruan jakin-mina dute eta beraien zalantzak argitzeak ez du esan nahi jokabide erotikoak lehenago izango dituztenik. Garrantzitsuena, uler dezaketen moduan hitz egitea da eta argitasunez erantzutea.

MITOA: Maitasunak, aurrez-aurre jartzen zaizkion zailtasun guztiak gainditu ditzake.
ERREALITATEA: Maitasunak ezin du guztiarekin, zailtasunak gainditzeko beharrezkoak dira errespetua, konfiantza, hartu-ematen jakitea, elkarrizketa, negoziatzen jkitea...Zenbait zailtasun, gainera, ez dira gainditzen.

MITOA: Pertsona ederrek bikotea izateko eskubide gehiago dute.
ERREALITATEA: Bakoitzak gustu ezberdinak ditu. horregatik, jende askorentzako erakargarriak gara gutako edonor. Denok daukagu aukeratzea bikotea izatea edo ez.

MITOA:Mutil batek neskalagun ugari izan badu, heroia da.

MITOA: Neska batek bikote asko izan baditu, lizuna da.

MITOA: Pertsona ederrek eskubide gehiago dute bikotea izateko itsusiek baino.

MITOA: Gizon heldu bat eta neska gazte bat bikote badira, neskaren aldetik ez dago sexu erakartasunik, kariñoa baizik.

MITOA: Emakume heldu baten bikotea mutil gazte bat bada, honi ordaindu egiten dio ziurrenik...

2009/12/11

IKERKETA

Sexuari buruzko ikerketa batek, 42 herrialde ezberdinetako 40.000 pertsonei sexuari buruzko galdeketa egin zuen datu bitxi asko plazaratuz. Hona hemen horietako batzuk:

SEXUA PRAKTIKATZEKO LEKU GOGOKOENAK
LEKUA%
Ohean84
Kotxean(martxan)21
Kotxean(geldi)57
Sukaldean51
Mendian41
Hondartzan36
Igerilekuan32
Taberna bateko komunean20
Igogailuan9,5

2009/12/10

USAIMENA, IKERTZAILE EROTIKOA

Zentzumenek jokabide erotikoak bultzatzen dituzte, kementsu: komunikazioaren ñabardurak azpimarratzen dizkigute, desioak pizten dizkigute… Horietako baten botereaz ariko gara zenbaki honetan. Zatoz usaimenaren mundu bitxia ezagutzera.
 
Plazer bilatzaile iaioak ditugu jaiotzatik. Elkarrenganako egarri agortezina oroitarazteko indarrez adierazten zaizkigu, eta gure arreta bideratzeko modu berezian liluratzen gaituzte: bihotz taupadak bizkortzen dizkigute, ahul edo adoretsu bihurtzen gaituzte…
 
Usaimenaren indar erotikoaSudurra da usaimenaren organo nagusia. Sudurzuloetako guruin pituitarioek kimiorrezeptoreak dituzte, airean dabiltzan partikulak hautemateko eta milaka usain mota bereizi ahal izateko.

Norberak usain propioa du eta horrek erakargarritasunean garrantzia handia du, maitalea edo bikotea usainagatik identifikatzea baimentzen baitigu, usaina identitate zeinu bihurtuz.

Gorputzeko atal bakoitzak usain propioa izan dezake: izerdiagatik, gorputza garbitzeko erabilitako produktuengatik, jantzitako arroparen osaeragatik eta atal bakoitzaren ezaugarri propioengatik.

Ileek, besoek, titiek, zakilak, aluak… usain gozoagoa, minagoa edo, zergatik ez, loreen usaina izan dezakete. Horregatik, sexukidearen usainak esploratzea abentura paregabea izan daiteke.

Izaretan utzitako usainak, bikoteak utzitako jantziarenak, norbait gogorarazten digunak… usainak eragin handia izan dezake. Garunak usain esanguratsuenak memorian atxikitzen ditu, haiei lotutako bizipenekin lotzen ditu eta, bat batean, garai bat gogora ekar diezagukete. Ez al zaizu inoiz gertatu zerbait usaindu eta aspaldiko maitasun istorio bat gogora etortzea?

Modu batera edo bestera, usaimenak gure bizitza erotikoan parte hartzen du. Batzuetan orainaldian eta beste batzuetan, aldiz, iraganarekiko nolabaiteko lotura bermatuz. Usain batzuk, gure-gureak ditugunak, segurtasuna transmititzen digute eta etxean sentiarazten gaituzte.

Usain ona duten produktu eta objektuak erakargarritasunaren jokoan agertzen dira, hala nola, usain gozodun loreak, perfumeak eta kremak. Bestalde, aparteko giroak sorrarazten dituzten usainek ere (itsas usaina, jaki goxoena…) gure sentikortasuna piztu eta haragiaren plazerraz gozatzeko moduan kitzika gaitzakete.

Usaimena hezi daiteke. Norbere gorputzaren usaina zaindu eta konbinatzeaz gain, sexukidearen gorputza sudurrarekin zeharkatuz iker dezakegu. On egin!

2009/12/01

URRITASUN FISIKO EDO PSIKIKOA DUTENEN SEXU ESKUBIDEAK

Pertsona guztiek eskubide berberak ditugu, sexu kontuetan ere bai. Teorian horrela da, baina praktikan ez. Eta arazoa larriagoa da urritasun fisikoa nahiz psikikoa duten pertsonen artean. Guzti haien sexu eskubideak izango ditugu hizpide.

ARTIKULUA Nerea Sancho sexologoa.Gaztezulo

SEXU ESKUBIDEAK

- ASKATASUN SEXUALERAKO ESKUBIDEA.
- GORPUTZAREN AUTONOMIA ETA SEGURTASUN SEXUALERAKO ESKUBIDEA.
- PRIBATUTASUN SEXUALERAKO ESKUBIDEA.
- BERDINTASUN SEXUALERAKOESKUBIDEA.
- PLAZER SEXUALERAKO ESKUBIDEA.
- EMOZIOZKO SEXU-ADIERAZPENERAKO ESKUBIDEA.
- SEXU-ELKARTZE ASKERAKO ESKUBIDEA.
- UGALKORTASUNARI BURUZKO ERABAKIAK LIBRE ETA ARDURATSU HARTZEKO ESKUBIDEA.
- EZAGUTZA ZIENTIFIKOAN OINARRITUTAKO INFOMAZIOA JASOTZEKO ESKUBIDEA.
- SEXU HEZKUNTZA INTEGRALERAKO ESKUBIDEA.
- SEXU-OSASUNAREN ARRETARAKO ESKUBIDEA.


SEXUALITATEA

SEXUALITATEA EZ DA
– Gauza txarra, zikina,itsusia...
– Genitalak soilik edobeste guztiaren gainetik.
– Ezkondutakopertsona helduentzat soilik.
– Haurrak izateko soilik.
– Gizonezkoendako soilik den gauza.

SEXUALITATEA DA
– Gorputz osoan eragina duen zerbait.
– Pertsonaren alderdi inportantea.
– Adin guztietako errealitatea, haur, gaztetxo, gazte, heldu nahiz zaharra izan.
– Aukera mundu zabala:
- Plazera sentitu.
- Ugaldu, haurrak izan.
- Besterenganako grina, emozioak,maitasuna sentitu.
- osasunaren mesedetan aritu.

ZERGATIK EZ?-ETZAKIT

Aska zazu, aska zaitez
zergatik ez
Esan zazu, esan baietz
zergatik ez.

Sexua gozatzeko da (zergatik ez)
nahi duzunakin gustora (noski baietz)
lotu ahoa ahoan, ezpaina ezpain goxoan
ta mingaina mingainari (mugi hadi)
disfrutatzen da ugari!!

Aska zazu, aska zaitez
zergatik ez
Esan zazu, esan baietz
zergatik ez.

Pentsamoldeak apurtu (ez beldurtu)
harrotasunez ikutu (ez beldurtu)
norekin berdin dio ta, nori behar dio inporta
hankartedun izatea (hain maitea)
ta maitatu hankartea!!

Neska mutil, neska neska (hau da festa)
mutil mutil, txarra ezta (txarra ezta)
Bizitzeko bizi gera, goazen denok gozatzera
ez da bakarra aukera (da galdera)
sexu baten arabera!!

2009/10/31

GAZTEZULOK NEREA SANCHO SEXOLOGARI ELKARRIZKETA

Hilero-hilero, sexuaz idazten du GAZTEZULO aldizkariko orrialdeetan. Zuetako askok, paperetik internetera salto eginda, berarengana jo duzue GAZTEZULO.COM webguneko sexu-kontsulten bitartez, eta berari egin diozue aspaldi bueltaka zenuten galdera hori: koitoa, orgasmoa, zakila, bagina, klitoria… betiko kontuek zenbat buruhauste eragiten dizkiguten oraindik! Nerea Sancho da, GAZTEZULOko sexologo eta psikologoa. Bazen aurrez aurre ezagutzeko garaia, ezta?

ELKARRIZKETA

HEZKUNTZAREN GAINEKO BERBALDIAK

IKASKETA PROZESUAREN ERRONKA EZAGUTZAREN GIZARTEAN

Industria Gizartetik, Ezagutzaren Gizarterako aldaketak hainbat ekarpen ekartzeaz gain, zailtasun edo aldaketa desegoki batzuk ere ekarri ditu nere ustetan.
Oso azkar garatzen hasi garela uste dut,hau, a priori, ez da txarra nahiz eta oraindik asko eta asko garen arlo askotan galduta ibiltzen garenak.

Nire ustezko ekarpen “negatibo” hauei erreparatuz, ez gara pertsona nagusietaz ohartu, hauentzat, zailtasun handiak sortu direlako aurrerakuntza hauei egokitzea erreza ez delako. Gainera aldaketa hau inposaketa hutsa izan da, aurretik zeuden hainbat teknologia berri, nahiz orain zahar izan, erabiltzen jarraitzeko aukerarik ez dagoelako jada, hala nola digitala ez den argazki kamera.
Horrelakorik ez gertatzeko eta jendeak atzean geratu den sentzazioa ez izateko, aldaketak poliki poliki egiteaz gain, etengabeko hezkuntzak eskuhartzea izan behar du atzean ez geratzen lagunduz.

Bestalde, WEB 2.0ri dagokionean, sareko protagonista bihurtu gara eta honek bere alde txarrak edo desegokiak ere baditu nire ustetan; “facebook”, “tuenti” eta halakoekin, gizartearekin ia harremanik ez duen eta egunaren zatirik handiena ordenagailu aurrean ematen duten belaunaldi berri bat sortzen ari da.

Hasieran aipatu dudan bezala, alde positiboak ere baditu gizarte berri honek; gauzak modu erosoago egin ditzazkegu, soilik “klik” batekin edozer gauza eros dezakegu etxetik mugitu ere egin gabe. Munduaren beste puntan daukagun lagun batekin “aurrez-aurre” hitzegin dezakegu eta baita zuzenean ikusi ere bideokonferentziaren bitartez... Laburbilduz, gauza asko eskura ditugu.

Argi dagoena da beraz, bere alde on zein hain ez onak direnekin, garapena ezinbestekoa dela modu egokiagotan egin daitekeen arren. Gu, hauetara egokitu behar gara, dugun adina dugularik inoiz ez delako ezertarako berandu.